Neiker-Teknalian, gaur egun, germoplasma bilduma desberdinak mantentzen dira, hurrengoak bereizituz: patata (Solanum tuberosum L.), artoa (Zea mays L.), tomatea (Solanum lycopersicum L.) eta babarruna (Phaseolus vulgaris L.). Hauen artean azpimarratu behar da Patata Germoplasma Bankua, estatu mailan erreferentziako Bankua izateagatik, baita artoa, tomate eta babarrun sarrerak ere, gehienak Euskal Herrian eta alboko eskualdeetan jatorria dutelarik. Barietate guztiak balio genetiko handikoak dira eta beharrezkoa da hauek mantentzea, ez bakarrik gene bilduma garrantzitsua delako, baizik eta genetika hobekuntza programeetan erabilgarriak direlako ere. Materiale hauen mantentzeak, euren etengabeko karakterizazioa eta ebaluaketa suposatzen du, lan hau hainbat urte dela Neikerren egiten delarik.