Nekazal Ikerketa eta Garapenako Euskal Erakundeak (Neiker-Tecnalia), 500 patata barietate baino gehiago, eta 80 espezie basatiz osatutako Patata Germoplasma Bankua mantentzen du, estatu mailan erreferentziako Bankua izanik.

Bankuaren mantenimendua mikropropagazioaren bidez, in vitro kultibo teknikak erabiliz, eta kriopreserbazioaren bidez egiten da. Barietateen mantenimenduaz aparte, etengabeko karakterizazioa egiten da, barietate berri eta interesgarriak bankuan sartzeko.

Bildumak 18garren mendeko Roja Riñón bezalako barietate zaharrak mantentzen ditu. Beste barietate batzuk NEIKERen lortutakoak dira, Víctor, Turia, Duquesa, Buesa, Olalla, Nagore edo Zorba, bezalakoak. Bankuan, desagertzeko zorian dauden barietateak, Ganade eta Fina de Carvallo bezalakoak, mantentzen dira ere. Beste alde batetik, Tenerife eta La Palmako barietate kolekzioa ere mantentzen da.