Bilduma hau osatzen duten barietateek, iberiar penintsulan edo eapainiar irletan landatu edo landatzen diren barietate autoktono edo tradizionalak dira. Batzuk oso zaharrak dira eta euren jatorria penintsulan gertaturiko lehenengo patata sarreretan bilatu behar dugu, eta beste barietate talde bat, 50garren hamarkadan Patataren Hobekuntzarako Zentroan (gaur egun Neiker-Tecnalia) lortutakoak dira.

Beste alde batetik, Neiker-Tecnaliako genetika hobekuntza programan lortutako barietate berriagoak ere deskribatzen dira. Bereziki aipatu behar ditugu Tenerife eta La Palma irletako barietateen bilduma, oso zaharrak direlako eta kultibo honetan existitzen den biodibertsitatearen barnean balio handiko germoplasma autoktonoa direlako. Talde hau landatutako espezie desberdinez osaturik dago, Amerikaren aurkikuntzaren ondorengo lehenengo patata sarreretan jatorria dutelarik. Tenerife eta La Palmaren barietateen kopia bat mikropropagazioen bidez mantentzen da Neiker-Tecnaliako Germoplasma Bankuan. Barietate hauek Centro de Conservación de la Biodiversidad de Tenerife, Cultesa enpresarekin batera, eta Centro de Agrodiversidad de La Palma-n ere mantentzen dira.

Karakterizazio     datuak     hurrengo     agitalpen     honetan     kontsulta     daitezke:
Variedades de patata y papas españolas

Pasaporte     datuak    INIAko    Baliabide     Fitogenetikoen   Zentruko    Inbentario Nazionaleanagertzen  dira:  http://wwwx.inia.es/webcrf/CRFesp/Paginaprincipal.asp



Warning: require_once(/homepages/17/d475180733/htdocs/wp-content/themes/Yasmin/footer.php): failed to open stream: Permission denied in /homepages/17/d475180733/htdocs/wp-includes/template.php on line 688

Fatal error: require_once(): Failed opening required '/homepages/17/d475180733/htdocs/wp-content/themes/Yasmin/footer.php' (include_path='.:/usr/lib/php5.6') in /homepages/17/d475180733/htdocs/wp-includes/template.php on line 688